XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NEKROFILIA

Heriotzak eta usteltzeak pertsona gehienak beldurtu egiten dituzte eta tabu zorrotzenetakoak dituzte inguruan.

Polinesiako pukapukek debekaturik dute hilotzari begiratzea, baina onartu egiten dute hildako emakumearen lehengusuak bere atsegabeak eraginik gorpua bortxatzea.

Afrikako ekialdeko luo herrikoen ustetan, birjina hiltzen den neska mamu arriskutsu bihurtzen da eta nekrofiliazko erritoa egiten dute bare dadin.

Kanpotarren bati dei egiten diote gorpuari mintza urra dakion.

Denboran zehar tabuak aldatu ere egiten dira.

Columbia Britainiarreko bella-koolek oraindik orain debekatu dute gizonak dolu moduan bere emaztearen hilotzarekin kopulatzeko antzinako ohitura.

Ikerketa sakonak egin zituen arren, Alfred Kinsey psikologoak ez zuen benetako nekrofilo bat bera ere aurkitu.

Gorpuek errito tantriko batzuetan zeregina zuten arren (ikus 238. or.), dirudienez sexu-atseginerako hilotzak erabiltzen dituen herri bakarra Ginea Berriko kainantuena da.

Sexuaren eta heriotzaren arteko lotura kutsu erotikoz betetako ikonografian ikusten da.

Heriok bizia ukitzea ez du aski, bortxatu egiten du.

Baldun Grien-en Herio (argazkikoa) oso neska gazte probokagarriaz jabetzen da.